2016(e)ko urria 11, asteartea

ARRAROA NOSKI 2016

1992an Vianan egin zen Nafarroako ikastolen aldeko jaia, eta beste hizkuntza batzuetako erabiltzaileek kantatu zuten, euskararik gabeko Nafarroa zer arraroa litzatekeen nabarmenduz. Bideoa: 'Lingua navarrorum' 1992.





Aurten, Vianako Erentzun eta Lodosako Ibaialde ikastolen aldekoa izango da festa, urriaren 16an. Vianan 1992an egin zen lehen aldiz Nafarroa Oinez, eta hurrengo astean berriz itzuliko da hara Nafarroako ikastolen aldeko jaia. Bideoa: aurtengo bideoklipa (Nafarroa Oinez).


2016(e)ko iraila 19, astelehena

ANDOAINDARRA EUSKARAZ EGITARAUA

"ANDOAINDARRA EUSKARAZ" eguna ospatuko da irailaren 24an Goikoplazan. Egitarau “oparoa” izango da, andoaindar guztiak bildu nahi dituena. 

Goizeko 10:00etan hasita, egun osoan zehar ekintza ugari izango dira Goikoplazan. “Diana, argazki rally-a, ekintza gastronomikoak, pilota partidak, musika... Denetarik izango da eta herritar guztiak gonbidatuta daude ekitaldi hauetan parte hartzera.

EGITARAUA

10:00 Umeentzako lantegiak 
10:30 Herrian zehar DIANA 
11:00 Argazki-rallyan izen ematea 
12:00 Herriko elkarte gastronomikoen arteko lehiaketa 
12:00 Neska eta mutilen pilota partidak Kontzejupean 
12:30 Sagardo dastatzea Irati Amondarainek gidatuta (aurretik tiketak erosi ATARIAn) 
13:30 Patata tortilla lehiaketa (etxetik ekarri egina) 
14:00 Mokadu tartea (Elkarteek egindakoaren eta patata tortillen dastaketa 
14:30 Musika: Fino’s Band 
16:00 DINGO!! 
18:00 Andoaindarrak Izar 
19:00 Eromeria 
19:30 Pintxo poteoa + kantu kalejira + bertsolariak 
22:30 BasqExtremFolk musika eta antzerki ikuskizuna 
23:30 Zo-zongo!!! ikuskizuna

Egun seinalatuak, gainera, bere abesti propioa du. Jon Oiartzun Jomes-ena da musika; hitzak, berriz, Garazi Kamiorenak, eta, ahotsa Garazi Jauregi eta Rebeka Gestosorenak. Abestiaz gain, egun horretarako espreski prestatu du koreografia ederra Leire Rekaldek. Ikasi eta irailaren 24an, 19:00etan Goikoplazan guztiok batera dantzatu ahal izateko.